top of page
Zeure etxean zaude

LILI Esperientzia

 

Lili edertasunari forma ematen dion denda berezi bat da. Edertasun-detailez janzten zaitu zu (oinetakoak, jantziak, osagarriak,...) eta baita zure txoko berezienak ere (arkitektura teknikoko zerbitzuak). Zeure burua atsegin duzunean eta zeure etxean ondo sentitzen zarenean bizitza ederragoa delako.

Ez al da horrela?

 

Baina, Lili produktu eta zerbitzu eskaintza desberdina baino askoz gehiago da. Seduzituko zaituen erosketa-esperientzia aparta da...

 

Dena presaka egiten dugun garai honetan, Lilik Zestoako bere dendara joateko gonbitea luzatzen dizu "zeure momentua" bizi dezazun bertan. Masifikaziotik urrun, herrian bertan, giro lasai eta atseginean, etxean zaudela sentitzeak ematen duen plazer deskribaezin horrekin...

 

Izan ere, gauza ukigarriak ederrak izan daitezkeen arren, ukiezinak dira ederrenak: harremanak, goxotasuna, gertutasuna, herri-sentimendua... Horiexek osatzen dute Liliren izaera, Lili esperientzia.

bottom of page