top of page
Zeure etxean zaude

Moda eta osagaiak

 

Liliren proposamena estilo askotariko pertsonei egokitzen zaizkien modako jantzi eta osagaietan oinarritzen da. Lilik erosotasunaren eta pertsonalitatearen aldeko apustua egiten du. Diseinu erakargarriak, freskotasuna dariotenak, originalak eta alaiak. Lilik Kalitatea, estiloa eta pertsonalitatea eskaintzen du prezio onean.

 

 

Gustuko arropa jantziz gozatzen duten gizon eta emakumeei zuzentzen da Lili. Egun osorako eta okasio guztietarako egokiak diren modeloak eta osagaiak eskaintzen ditu; gaur egungo moldeak eta akabera bikainak dituzten kalitate oneko produktuak, kalitate-prezio erlazio onean.

 

Lilin hainbat estilotan inspiratutako diseinuak aurkituko dituzu. Itxura freskoaren bila bazabiltza adibidez, estilo alaia eta funky-a, Skunkfunk zain duzu. Zerbait desbedinaren bila dabiltzaten gaur egungo neskentzat aproposa. Diseinu hiritar hauek erabiltzen dituzten forma eta kolore nahasketak maitemindu egingo zaituzte.

 

Modarekin ondo pasatzea atsegin duten emakumeak ere kontuan izan ditu lilik. Emakume gazteak, femeninoak, independenteak eta naturalak… berezko pertsonalitatea dutenak. Hauentzat berezko estiloa duten modako marka hau eskaintzen ditu: Zergatik. Hiriko joeretan inspiratzen da, bai kosmopolitetan baita arraza eta etniko-joeretan ere.

 

Gizonezkoentzat berriz, Scotch & Soda aukeratu du Lilik. Scotch & Soda produktuak xehetasunez josita daude; classic eta vintage estiloetan inspiratuta daude eta kalitate onekoak dira prezio eskuragarrian.

 

Look-a osatzeko berriz, Nybilo marka eskaitzen du lilik bai gizonezkoentzat eta baita emakumeentzat ere; okasio guztietarako egokiak diren kalitate oneko osagaiak.

 

Estilo ezberdinak pertsona ezberdinentzat. Lilik zure izaerarekin bat datorrena aurkitzen lagunduko dizu giro hurbilean, lagun artean… Zestoako lilin etxean bezala sentituko zara.

Edertasuna

edertasunari forma ematen

Edertasuna soinean

 
Ederra da erosotasuna eta goxotasuna soinean
Ederra da originaltasuna
bottom of page