

Oinetakoak
Lilik erosotasuna eta kalitatearen aldeko apustu garbia egiten du. Oinetako erabilgarri eta funtzionalak eskaintzen dizkio egun osorako oinetakoak behar dituen edonori, aldi berean bere itxura zainduz.
Detaileen zale amorratua izanik, lilik familia osoa du gogoan, eta diseinu original, alai eta erakargarriz osatutako oinetakoak eskaintzen ditu. Erosotasun handiena eskaintzen duten oinetako goxoak, modakoak eta kalitatekoak, prezio onean.
Lilin aurkituko dituzun oinetakoak produkzioaren xehetasun guztiak zaintzen dituzten profesionalek egindakoak dira. Punta puntako joerekin bat egiten duten oinetako erabilgarri eta funtzionalak. Wonders, Alviflex, G-Star, Victoria, Emirey, Birkenstock, Hush Puppies, Flossy, Rider, Grendha by Shakira, kickers eta Levi´s markak eskaintzen ditu besteak beste… familia osoaz arduratzen baita lili.
Ez dakizula zein aukeratu? Ez arduratu… laguntza eta aholkua eskaintzeko prest duzu lili. Modelo egokiena bilatzen lagunduko dizu, zure izaerarekin eta bizi-estiloarekin bat datorrena. Gainera, une berezi batez gozatzeko aukera ere izango duzu bere dendan… Zestoako lilin etxean bezala sentituko zara.







EMIREY







