top of page
Zeure etxean zaude

Kaixo lagun,

 

Mila esker benetan Liliren "unibertso berezi" hau ezagutzeko duzun interesagatik.

 

"Berezi" diot, bai, Lili oso proiektu pertsonala delako. Bizitzaz dudan ikuspegia proiektu honetan dago gorpuztuta neurri handi batean. Nire balioak, nire gaitasunak eta gizarteari egin nahi diodan ekarpena daude funtsean Liliren atzean.

 

Beti pentsatu izan dut detaileek bizitza edertu egiten dutela. Detaileak gauza ukigarrietan eta detaileak harremanetan. Ez al litzateke zoragarria izango detaileei forma emanez bizitza ederragoa egitea?

 

Hauxe izan da Lili sortzeko inspirazio-iturri nagusia; izan ere, detaileen bidez edertasunari forma emateko espazioa da Lili: edertasuna oinetan, edertasuna soinean eta edertasuna inguruan... Baina gauza guztien gainetik edertasuna harremanetan.

 

Lili zer den ulertzeko eta eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak ezagutzeko, web gune honen txoko desberdinak bisitatzera gonbidatzen zaitut atsegin handiz. Ez ahaztu zeure etxean zaudela!

 

Itziar Ezenarro

Ongi etorri!

bottom of page