top of page
Zeure etxean zaude

Edertasuna

edertasunari forma ematen

Edertasuna inguruan

 
Ederra da erosotasuna eta goxotasuna inguruan
Ederra da originaltasuna

Arkitekto Tekniko Zerbitzua

 

Lilik arkitektura tekniko zerbitzurako txokoa prestatu du zuretzat. 16 urtean zehar jasotako  esperientzia du alor honetan: Etxebizitza berrien eraikuntzan, erreformetan... Hori guztia jarri nahi du zure esku.

 

Proiektu edo erreformaren bat egitekotan bazabiltza Lilik, profesionaltasun osoz, pauso guztiak ematen lagunduko dizu. Aholkularitza eta orientazioa izango duzu maila guztietan: Obra zuzendaritzan, erreforma txikietan… buruan duzun proiektu horri forma ematea eta gauzatzea oso erraza izango da zuretzat.

 

Proiektu bakoitzaren aurrean Lilik soluziorik onena proposatuko dizu, bide desberdinak aztertuz. Materialen aukeraketa, gremioen aukeraketa, gremioen koodinazioa, aurrekontu ezberdinen azterketa e.a. kontuan izango ditu prezio eta kalitate onena eskaini ahal izateko.

 

Izan ere, proiektu edo erreforma baten aurrean ahalik eta erraztasun handienak eskaini nahi ditu Lilik; Obrak bezeroaren neurrira eta estilora egokitzen ditu, teknikoki praktikoak eta prezioa onean… Hori guztia buruan duzun espazio berri hori egi bihurtzeko.

bottom of page